Zergatik behar dut nik web orri bat?

404 not found

Behin eta berriro galdetzen dio hau produktu edo negozio bat sareratzekotan den norbaitek bere buruari. Datuekin eta datozen post berriekin erantzuten saiatuko gara gu hain galdera zabalari.

Nabaria da, web garapenera eta online markak sarean zabaltzeaz arduratzen den enpresa batek baiezko erantzuna emango diola galderari, baina nork ez du hala erantzungo 2013an?

Argi dago zure webgunea zure negozioari egokitu behar zaiola (negozio eredua, tamaina, helburuakā€¦), baina ezin ditugu horregatik alde batera utzi teknologia berriek eta komunikazio bide berriek eskaintzen dizkiguten aukerak. INEk zabaldutako azken datuen baitan Espainian %49,9a egunero konektatzen da. Euskadin %70,6a berriz astean behin gutxienez konektatzen da eta datu hauek %4,9 inguruan hazten dira urtero urtero ikerketa berdineko datuei begiratzen badiegu.

Mediascope Europe-k 2012an eginiko ikerketa batzuei begiratzen badiegu Espainian %97ak eta europarren %96ak bere erosketen inguruko informazioa (online edo offline erosi) interneten begiratzen dute.

Merkatua guztiz aldatu dela eta balizko bezero potentzialek erosi edo kontratatu nahi dutenaren gaineko informazioa eta prezioak sarean arakatzen dituztela begien bistakoa da. Nor zaren, zer egiten duzun edo harremanetan jartzeko beharrezkoak diren datuak ez azaltzea, gaur egun, bezero potentzialak galtzen jarraitzea da.

Zer gertatuko litzateke zure konpetentziak sarean presentzia balu eta zuk ez?

Kategoriak: Web arrazoiak eta Taggak: , , .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude