Sare sozialen erabilera profesional egokia

Azkenaldian bezero eta lagun asko hurbildu zaizkigu sare sozialetan euren perfilak ireki dituztela baina hortik aurrera zer egin ez dakitela esanaz. Ez dute abantailarik ikusten sare sozialetan euren negozioarentzat, beste modu batean esanda ez dute argi ez zer, ez nola argitaratu.

Honaino, normala, uste baino sarriago gertatzen da hau gure inguruan. “Gauza hauek” ez direla guretzat pentsatzeko joera baitugu. Ba oker gaude! Edonork, edozein enpresak, atera diezaieke zukua sare sozialei, kontua nola egin jakitea da!

Eta aurrerago sare sozialei buruz eta euren erabileraren inguruan mintzatuko garen arren gaur Youtube, Twitter, Facebook eta Instagram-en erabilera egokiari buruzko 4 adibide ekarri nahi izan ditugu. Gauza errazak baina primeran dabiltzanak!

YOUTUBE:

Tom Dickson, Blendtec-eko zuzendaria, hain dago ziur egiten dituzten irabiagailuez bere jarraitzaileei hauekin zer txikitzea nahi duten galdegiten diela. Tom-ek hamaika Iphone, Ipad, babarrun bote, auto pieza… txiki txiki eginda utzi ditu. Bere bideoek milioika ikusle izan ohi dituzte eta bere kanalak ia 600.000 jarraitzaile ditu.

 

FACEBOOK:

Oh lala

Donostiako “Oh lala” dendak erabilpen bikaina ematen dio bere hormari. Erabilera egokiaren adibide garbia da eta xumetasunetik sare sozialen ustiatze bikaina ez cela soilik marka handien gauza erakusten digu. Egunero zerbait ezberdina kontatzen digute, artikulu berriren baten argazkia, look berrien proposamenak, eskaintzak… gure arretari ate joka daude eten gabe.

500 jarraitzailetik gora dituzte euren facebookeko orrialdean eta garrantzitsuago dena, euren bezeroekin harreman eten gabe bat. Eredu ezin hobea!

TWITTER:

Gallina blanca

Adibide aski ezaguna Gallina Blancarena. Errezetak, erosketa aholkuak… dena 140 karakteretan. Oinarri bezala euren produktuak izanda erabiltzaileek bilatzen dutena eskainiz ateratzen diote errenta Twitter sareari. Ia 170.000 jarraitzaile dira.

INSTAGRAM:

Azkena iristen, baina ez da garrantzi gutxien edo potentzial txikiena duena horregatik.

Oceana

Oceana, mundu mailako itsas kontserbazio erakunde handiena da, bere kontua (@Oceana) argazki bidez euren lana, itsasoen egoera edo itsas animaliak erakusteko darabil. Adibide ederra euren proiektua emozioen bidez guganatzeko, eta argazkiak soilik erabiliz!

Kategoriak: Sare sozialak, Web arrazoiak eta Taggak: , , , .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude