Proiektu berria: Fitnessalia

Gaur gure azken lana ezagutarazi nahi dizuegu: Fitnessalia

Fitnessalia fitness eta wellness munduko artikuluak saltzeko zabaldu den ecommerce atari berria da. Webgunea erraza eta argia izan dadin diseinatu dugu.

Zer iruditzen zaizue?

Fitnessalia

Kategoriak: Gure lanak | Taggak: | Erantzunak desaktibatuta daude Proiektu berria: Fitnessalia sarreran

El Ángel, Bilboko haurren moda denda izatetik mundura.

Urtea hastearekin batera El Ángel haur eta gaztetxoen moda denda bilbotarraren online denda jarri genuen abian. Neurri-neurrira egin diegun garapena da, xehetasunetan erreparatu eta euren beharretara egokituz. Zer hobea bisitatxo bat ematea baino?

www.elangel.eu/shop

el-angel-eu-home-abaraskael-angel-eu-fitxa-saskia-abaraskael-angel-eu-lista-abaraska el-angel-eu-saskia-abaraska

 

Kategoriak: Gure lanak | Utzi iruzkin bat

Sare sozialen erabilera profesional egokia

Azkenaldian bezero eta lagun asko hurbildu zaizkigu sare sozialetan euren perfilak ireki dituztela baina hortik aurrera zer egin ez dakitela esanaz. Ez dute abantailarik ikusten sare sozialetan euren negozioarentzat, beste modu batean esanda ez dute argi ez zer, ez nola argitaratu.

Honaino, normala, uste baino sarriago gertatzen da hau gure inguruan. “Gauza hauek” ez direla guretzat pentsatzeko joera baitugu. Ba oker gaude! Edonork, edozein enpresak, atera diezaieke zukua sare sozialei, kontua nola egin jakitea da!

Eta aurrerago sare sozialei buruz eta euren erabileraren inguruan mintzatuko garen arren gaur Youtube, Twitter, Facebook eta Instagram-en erabilera egokiari buruzko 4 adibide ekarri nahi izan ditugu. Gauza errazak baina primeran dabiltzanak!

YOUTUBE:

Tom Dickson, Blendtec-eko zuzendaria, hain dago ziur egiten dituzten irabiagailuez bere jarraitzaileei hauekin zer txikitzea nahi duten galdegiten diela. Tom-ek hamaika Iphone, Ipad, babarrun bote, auto pieza… txiki txiki eginda utzi ditu. Bere bideoek milioika ikusle izan ohi dituzte eta bere kanalak ia 600.000 jarraitzaile ditu.

 

FACEBOOK:

Oh lala

Donostiako “Oh lala” dendak erabilpen bikaina ematen dio bere hormari. Erabilera egokiaren adibide garbia da eta xumetasunetik sare sozialen ustiatze bikaina ez cela soilik marka handien gauza erakusten digu. Egunero zerbait ezberdina kontatzen digute, artikulu berriren baten argazkia, look berrien proposamenak, eskaintzak… gure arretari ate joka daude eten gabe.

500 jarraitzailetik gora dituzte euren facebookeko orrialdean eta garrantzitsuago dena, euren bezeroekin harreman eten gabe bat. Eredu ezin hobea!

TWITTER:

Gallina blanca

Adibide aski ezaguna Gallina Blancarena. Errezetak, erosketa aholkuak… dena 140 karakteretan. Oinarri bezala euren produktuak izanda erabiltzaileek bilatzen dutena eskainiz ateratzen diote errenta Twitter sareari. Ia 170.000 jarraitzaile dira.

INSTAGRAM:

Azkena iristen, baina ez da garrantzi gutxien edo potentzial txikiena duena horregatik.

Oceana

Oceana, mundu mailako itsas kontserbazio erakunde handiena da, bere kontua (@Oceana) argazki bidez euren lana, itsasoen egoera edo itsas animaliak erakusteko darabil. Adibide ederra euren proiektua emozioen bidez guganatzeko, eta argazkiak soilik erabiliz!

Kategoriak: Sare sozialak, Web arrazoiak | Taggak: , , , | Utzi iruzkin bat

Web diseinuaren garrantzia

Aurreko post batean webgune bat izatearen aldeko arrazoiak eman genituen eta hari berari tiraka gatoz garratzia izugarria duen gai honekin. Izan ere, web diseinua pisuzko argumentu bat da zure webguneak izango duen garrantzia bata edo bestea izan dadin.

Diseinuan egiten den inbertsioa BETI da inbertsio ona. Hasiera batean garrantzia ken diezaiokegula uste baduzu erantzun ondorengo hiru galderei:

· Plater berri bat probatzera goazenean itxura ona izan dezan nahiago dugu?

· Hotel bateko paretak ongi margotuak eta altzari zainduak badituzte eta beste batean margoa zatika erortzen bada zeinek transmitituko digu konfidantza gehiago?

· Lan elkarrizketa bat dugunean  gure itxura zaintzen dugu?

Agerikoa da zapore ona, zerbitzua eta balioa direla bilatu behar diren baloreak baina errealitatean lehen inpaktu bisualak gure etorkizuneko erabakiak baldintzatzen ditu. Kasu askotan, ezagutzen ez gaituzten eta guri buruzko informazio bila dabiltzan bezero potentzialek sarean bilatuko gaituzte lehendabizi. Hau izango da beraz hornitzaile, kolaboratzaile, kide berri edo dena delakoaren bila dabilen norbaiten gure erreferentzia eta honela alderatuko gaitu beste lehiakideekin. Bere online presentziarekin aurre hartzen duenak abantaila handia hartuko du beraz.

Diseinu on batek zure marka indartuko du, baloreak zabaldu eta besteen aurrean aurkeztu. Edukiari balore erantsi bat eman behar dio eta aldi berean honek zentzu bat edo beste bat hartuko du inpaktu bisualaren baitan. Irakurketa erraztea, erabilerreztasuna eta karga denboraren zentzuzkotasuna indartu beharko ditu, hauek baitira balizko bezero bati beharrezko konfidantza helarazten lagunduko diguten oinarriak.

Honexegatik, Abaraskan, zure proiektuari balio erantsi handiko diseinua eta pertsonalizazio osoa ematen diogu. Ez ditugu moldeetatik irtendako eta zure izana eta balioa adierazten ez duten webak nahi. Zure webguneak nor zaren helarazi behar du eta horregatik lehen unetik bereiztasuna eskaini behar dizula sinesten dugu.

Kategoriak: Web arrazoiak | Taggak: , , , | Erantzunak desaktibatuta daude Web diseinuaren garrantzia sarreran

Zergatik behar dut nik web orri bat?

404 not found

Behin eta berriro galdetzen dio hau produktu edo negozio bat sareratzekotan den norbaitek bere buruari. Datuekin eta datozen post berriekin erantzuten saiatuko gara gu hain galdera zabalari.

Nabaria da, web garapenera eta online markak sarean zabaltzeaz arduratzen den enpresa batek baiezko erantzuna emango diola galderari, baina nork ez du hala erantzungo 2013an?

Argi dago zure webgunea zure negozioari egokitu behar zaiola (negozio eredua, tamaina, helburuak…), baina ezin ditugu horregatik alde batera utzi teknologia berriek eta komunikazio bide berriek eskaintzen dizkiguten aukerak. INEk zabaldutako azken datuen baitan Espainian %49,9a egunero konektatzen da. Euskadin %70,6a berriz astean behin gutxienez konektatzen da eta datu hauek %4,9 inguruan hazten dira urtero urtero ikerketa berdineko datuei begiratzen badiegu.

Mediascope Europe-k 2012an eginiko ikerketa batzuei begiratzen badiegu Espainian %97ak eta europarren %96ak bere erosketen inguruko informazioa (online edo offline erosi) interneten begiratzen dute.

Merkatua guztiz aldatu dela eta balizko bezero potentzialek erosi edo kontratatu nahi dutenaren gaineko informazioa eta prezioak sarean arakatzen dituztela begien bistakoa da. Nor zaren, zer egiten duzun edo harremanetan jartzeko beharrezkoak diren datuak ez azaltzea, gaur egun, bezero potentzialak galtzen jarraitzea da.

Zer gertatuko litzateke zure konpetentziak sarean presentzia balu eta zuk ez?

Kategoriak: Web arrazoiak | Taggak: , , | Utzi iruzkin bat

Abaraskaren bloga abian da.

Ongi etorriak gure blog berrira. Post xume honekin hasiko dugun ibilera honetan abaraskari buruzko berriak eta web-mundu ero honen inguruan idatziko ditugun artikuluak eta aholkuak helaraziko dizkizuegu. Eta gogoratu, abaraska zuen etxea ere badela! Lasai galdetu, proposatu eta erantzun gure mezuei.

Hemendik aurrera txoko berri bat dugu ikusi, entzun eta sentitzen jarraitzeko!

Kategoriak: Abaraska, Bloga | Taggak: , | Utzi iruzkin bat